home
español | euskara
hau

Ikasleen eskubideak

Unibertsitateko ikasleen estatutuan ikasleei dagokienez ageri diren eskubide nagusiak hauek dira:

Berdintasuna

  • Ez diskriminatua izatea arrazoi hauengatik: jaiotza, arraza edo etnia, sexua, erlijioa, sinesmena edo iritzia, adina, desgaitasuna, nazionalitatea, gaixotasuna, sexu orientazioa edo genero nortasuna, gizarte eta ekonomia egoera, hizkuntza egoera, kidetasun politiko eta sindikala, itxura, gehiegizko pisua edo gizentasuna, edo beste edozein egoera edo zirkunstantzia pertsonal edo soziala.
  • Tratu ez sexista jasotzea eta aukera berdintasuna.
  • Unibertsitatean sartzeko eta egoteko aukera berdintasuna.

Prestakuntza eta ebaluazioa

  • Ikasketetan programatutako jakintza eta gaitasun akademiko eta profesionalak lortzeko bermeak izatea.
  • Ebaluazio objjektiboa, eta, ahal bada, jarraitua.
  • Prestakuntza pertsonala eta balioetan.
  • Aurretiaz edo titulazio iraungietan lortutako jakintzak eta gaitasunak edo esperientzia profesionala aitortuak izatea
  • Kalitateko irakaskuntza prestakuntza.
  • Irakaskuntza-aitorpena lortzea hainbat esparrutan parte hartzeagatik.
  • Ebaluazio arauei eta kalifikazioen berrikuspen prozesuari buruzko informazioa jasotzea.
  • Ikasketetan egindako lanen egiletza aitortzea eta lan horien jabetza intelektuala babesteko eskubidea.
  • Sarbidea izatea bizitza osoko prestakuntzan.

Parte-hartzea

  • Unibertsitateko politikaren diseinuan, jarraipenean eta ebaluazioan parte hartzea.
  • Mugikortasun programetan parte hartzea.
  • Laneratzeko programen eta behatokien ezagutza eta haietan parte hartzea.
  • Instalazio akademikoak erabiltzea.
  • Boluntariotza jardueretan parte hartzea.
  • Ordezkaritza aktibo eta parte-hartzailea izatea dagozkion gobernu-organoetan.
  • Informazioa jasotzea eta unibertsitatean irauteko araudiari buruz.

Kontziliazioa eta eskubide orokorrak

  • Ikasketak eta familia bizitza eta lana bateragarri egitea.
  • Aholkularitza eta laguntza jasotzea unibertsitateko bizitzan.
  • Arriskuei aurrea hartzeari buruzko informazioa jasotzea eta bere osasuna bermatuko duten bitartekoak izatea.
  • Bekak eta ikasteko laguntzak lortzeko modua izatea.
  • Adierazpen askatasuna, biltzeko eta elkartzeko askatasuna.
  • Bakoitzak aukeratutako unibertsitatean ikastea.
  • Ez erabiltzea datu pertsonalak Norberaren Datuak Babesteko Legetik kanpo.
  • Horietaz gainera, legeak eskubide espezifikoak jasotzen ditu Gradu, Master eta Doktoretzetarako, prestakuntza jarraituko ikasketetarako eta eskainitako beste batzuetarako, eta horien artean nabarmentzekoak dira iraskuntza taldeen edo ikerketa lerroen aukeraketa, orientazio edo tutoretza pertsonalizatuak eta tutoretzapeko praktikak egitea eta ziklo amaierako lanetan, besteak beste.
Nafarroako Unibertsitate Publikoa