home
español | euskara
hau

Erabaki hau hartzeko arrazoia da legedi eguneratu baten beharra dutela unibertsitateko bizitza kudeatzeko eta ulertzeko unibertsitateko hiru eragile nagusiek: Ikasleek, Irakasle-ikertzaileek eta Administrazio eta Zerbitzuetako langileek. Horretaz gainera, Espainiako unibertsitateetako ikasleen eta arduradunen lan bateratuari eta partekatuari esker hezurmamitu da erabaki hori. Lan horretan hauek parte hartu dute besteak beste: ikasleen erakundeek, Gazte Kontseiluak, CRUEk (Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentzia), RUNAEk (Ikasleen Gaietarako Unibertsitateen Sarea, CRUEren arloko batzordea) eta desgaitasuna duten pertsonen ordezkaritza-erakundeek.

Horretaz gainera, estatutu berriak, 2007ko Unibertsitateei buruzko Lege Organikoaren xedapen bati jarraiki (LOMLOU), Europako Unibertsitate Eremuaren (EUE) espiritua eta 2003ko Berlingo Ministerio Biltzarrean hartutako erabakiak betetzen ditu. EUEk eta Berlingo Ministerio Biltzarrak esanbidez aitortzen dute ikasleen parte-hartzea goi mailako hezkuntzaren kudeaketa publikoan.

Unibertsitateko Ikasleen Estatutuak bai unibertsitate publikoetako ikasleak, bai unibertsitate pribatuetako ikasleak ditu aipagai; unibertsitateko hiru zikloetako ikasketa ofizialetan (gradua, masterra eta doktoretza) edo etengabeko prestakuntzako ikasketetan edota unibertsitateek eskainitako beste ikasketa bereki batzuetan matrikulatuak.
Bere aplikazio-eremuan sartzen dira unibertsitatearen mendeko ikastegi berekiak, atxikiak eta etengabeko prestakuntzakoak.

Nafarroako Unibertsitate Publikoa