home
español | euskara
hau

Ikasleen betebeharrak

Unibertsitateko ikasleen estatutuan ikasleei dagokienez ageri diren betebehar nagusiak hauek dira:

  • Unibertsitatean presentzia aktibo eta ardurakidea izateko konpromisoa beren gain hartzea.
  • Ikastea eta bere prestakuntzan era aktiboan parte hartzea.
  • Unibertsitate komunitateko kideak eta beren lankideak errespetatzea.
  • Unibertsitateko ondasunak zaintzea eta behar bezala erabiltzea.
  • Ebaluazio probetan, lanetan edo dokumentu ofizialetan iruzurrezko prozedurarik ez erabiltzea.
  • Era arduratsuan parte hartzea unibertsitateko jardueretan eta jarduera horiek ohiko eran garatzen laguntzea.
  • Unibertsitateko estatutuak eta araudia ezagutzea eta betetzea.
  • Segurtasunari eta osasunari buruzko barne arauak ezagutzea eta betetzea, bereziki praktiketako laborategiak eta ikerketa-inguruneak erabiltzeari dagozkionak.
  • Unibertsitatearen izena, sinboloak eta ikurrak errespetatzea, eta horiek behar bezala erabiltzea.
  • Ekitaldi akademikoak errespetatzea.
  • Unibertsitate komunitateko kideek diskriminatuak ez izateko duten eskubidea aktiboki erabiltzea eta sustatzea.
  • Izendatuak izan diren karguei dagozkien ardurak betetzea.
  • Ikasleek parte hartzen duten organo kolegiatuen jarduerak eta ebazpenak jakinaraztea ordezkatuei, eta organo kolegiatuetan aktiboki parte hartzea.
  • Unibertsitatearen helburuak eta funtzionamendua hobetzen laguntzea.
  • Ikaslearen unibertsitatearen estatutuetan jasotako beste edozein betebehar betetzea.
Nafarroako Unibertsitate Publikoa